XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenengo arrazoia: vanitas vanitatis!

Guztiok ukatu arren guztiona den gaitz hori.

Ona iruditu zitzaidan, oso ona, onegia berea izateko, begien aurrean nuen zeinu-lerroa.

Letra berea zuen, atean uzten zizkidan ohar ugarietatik ezagutzen nuen eta, baina jokaldia ez.

Komentuko atera presaka itzuli beharra atzendu eta paperera amildua neukan, guztiz, nahia.

- Zer iruditu zaizu? galdetu zidan jakinminez.

Frai Kandido, bere mahaira esertzeko betarik gabe, ate ertzean, mahukatik tiraka ari zitzaidan.

- Ona da bota nion ziur, papera itzuliz.

Baina txarrak txarra behar du hor katigatuko bada.

- Txarra txarra da erantzun zidan, begiak barrez-barrez.

- Nori sartu nahi diozu hori? umildu nintzaion, zeharka baino erantzungo ez zidanaren etsia hartuta.

- Nori? Hori nik adina jakitea litzateke eman zidan hain berea zuen erantzun-modua Frai Kandidok.

Antzeman al diozu norena den?

Antzeman nion.

Ez zen gaitza.

Capablancak Alekhini irabazitako joko bat zen, 1927ko Munduko Txapelketan, Habanan jokatua.

- Ez erantzun nion.

Tankera hartzen diot, baina...

- Tankera soila? Zuk jakin behar zenuke...